XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hanka bakarka ezin izan zuten urruti joan.

Gainera laino itxi itxia bota zuen, eta aurrera jarraitu balute bizkar hezurra hausteko arriskua euki zezaketeen.

Horregatik, Ikerrek bi haitzen arteko gordetxo baten ohe gisako zerbait gertatu zuen orbelaz.

Eta gero bion txamarraz estali zuen, ez zedin hoztu.

- Hementxe emango dugu gaua.

Eta seguru nago, bihar goizean, lehen argiaz gure aita eta beste batzu hemen izango direla gure bila.

Lainoaz hotz handia egiten zuen, eta Iker ere Manexen alboan ipini zen biek elkar berotzeko.

Pentsa hortik Manex bakarrik gelditu izan bazen! Motxilarik eta ezer gabe, eta konortea galdurik.

Arrazoia zuen Ikerrek.

Goiza baino askoz lehenago han ziren herriko gizonak oihuka: - Iker! Manex! Manex! Iker! Aurkitu zituztenean, guztien poza! Bildu zituzten mantetan, eman zieten jaten eta edaten, hartu zuten Manex andetan, eta etxera.

Ikerrek esan zion Manexi: @- Gaur ez gara ikastolara joango.

Bihar bai.

Zure hori ez da ezer izango, eta bihar han ikusiko dugu elkar.

- Bihar arte! esan zion Manexek.

- Futbolarien kromoak faltarik gabe eramango ditut.